Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Badakizu zer diren hondakin ikusezinak?

Hondakinen Prebentzioaren Europar Asteak produktu horiek ditu ardatz aurten

2020ko azaroaren 21etik 29ra arte Hondakinen Prebentzioaren Europar Astea ospatzen da. Urtero Hondakinen Prebentzioaren Europar Astea gai zehatz batean ardazten da, gizartearen ohitura jasanezinak agerian jartzeko. Aurten, 2020an, hondakin ikusezinei buruzkoa da. "Hondakin ikusezinak" produktuak fabrikatzeko prozesuan sortutako hondakin kopuru handiari egiten dio erreferentzia, eta orokorrean ez gara horietaz jabetzen. Gainera, horietako asko ezin dira birziklatu.

Era berean, hondakin-aztarnarekin batera, sortutako CO2ak kliman duen eragina ere gehituko litzateke. Hona hemen adibide batzuk ematen dizkizugu, eta animatu nahi zaitugu kontsumo-ohitura arduratsuagoak hartzera, hondakinaztarna murrizteko. 

 

Tresna elektronikoak

Hondakin-aztarna gehien duten produktuak tresna elektronikoak dira. Energia elektrikoa ekoizteko eta erregaien ondoriozko hondakinez gain, hurrengo hondakin hauek ere sortzen dira: galdategi-zepak, metal astunak, zabortegiak eta meatzaritzako beste hondakin batzuk.

Esate baterako, zenbat pisatzen du zure smart phone-ak? 170 gramo?

Kontuan hartu ikusten duzunak ez duela islatzen fabrikatzeko sortu diren hondakin guztien pisua. Hori dela eta, 86 kilo hondakin inguru ekoitzi dira. Zure poltsikoan imajinatzen dituzu?

Zenbat pisatzen du zure ordenagailu eramangarriak? 3 kilo?

Horrek 1.200 kilo inguruko hondakin-aztarna dauka, eta 210 kilo CO2 inguru klimarako. Bazenekien?

Zenbat pisatzen dute zure prakek? 500 gramo?

Horiek 25 kilo inguruko hondakin-aztarna daukate eta horien fabrikazioak 6,3 kilo CO2 klimarako. Arindu zure armairua! Berrerabili!

Zenbat pisatzen du zure zulagailuak?

Horrek 51 kilo inguruko hondakin-aztarna dauka eta bere fabrikazioak 10 kilo CO2 klimarako. Partekatu zure tresnak!

 

Nola murriztu dezakezu zure hondakin-aztarna? Kontsumitu era arduratsuagoan! Partekatu! Berrerabili!

Berrerabilpena praktikan jar dezakezu bigarren eskuko Donostiatruk azokan parte hartuz. Azoka Udaleko Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzak antolatuta dago, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuaren laguntzarekin.

Iturriak: EWWR (https://ewwr.eu/esp/) (gaztelaniaz); LAURENTI R. & STENMARK Å, 2015 IVL Swedish Environmental Research Ins)tute - Avfall Sveriges Utvecklingssatsning och IVL Swedish Environmental Research Institute (reportnumber: B2244E).