Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Bazenekien Internet erabiltzeak ere klima-aldaketa eragiten duela?
Gure aztarna digitala murriztea badugu
Nahiz eta gehienok ez jakin, interneten nabigatzeak ingurumenerako kostua dauka. Izan ere, interneteko zerbitzariek eta datu-zentroek energia asko kontsumitzen dute, beti funtzionatzen ari direlako.
- 1Mb-ko mezu elektroniko batek bere bizi-zikloan 20g CO2 igortzen ditu, hau da, 25 minutuz piztutako 60W-ko lanpara batek adina.
- Google-en bilaketa batek 0,2 eta 7 gramo CO2 artean igortzen ditu. Kontuan hartu behar da Google-ek 3,5 bilioi bilaketa dituela egunero.
- Informazio- eta telekomunikazio-industriak, hodeian dauden internet, bideo, ahots eta abarreko zerbitzuak eskaintzen dituena, 830 milioi tona CO2 baino gehiago ekoizten ditu urtean, alegia, planetako CO2 isuri global guztien % 2 inguru.
Murriztu zure aztarna digitala!
Hona hemen ideia batzuk:
-
Konprimatu e-mailez bidaltzen dituzun dokumentuen tamaina, eta erabili orriak bidaltzeko estekak, ahal duzun guztietan.
-
Mezu zaharrak ezabatu.
-
Ez sinatu irudi astunekin emailetan.
-
Ez birbidali umorezko irudi edo bideorik ezker-eskuin.
-
Ezeztatu jada irakurtzen ez dituzun informazio-buletinen harpidetza.
-
Bilatzaileak gehiegi ez erabiltzeko, "Bookmarks" edo "gogokoenak" aukera erabil dezakezu aldizka ikusten dituzun webguneak hautatzeko.
-
Saihestu streaming bidezko bideoen gehiegizko kontsumoa (zerbitzariaren linean).
-
Plataforma digitalen hornitzaile batzuek energia-iturri berriztagarriekin garatzen dituzte Interneteko aplikazioak. Aztertu aukera eta gorde zure datuak "hodei berdearen" hornitzaile batean (Green cloud).
-
Itzali beti ordenagailua erabili behar ez baduzu, eta deskonektatu kargagailuak.
Iturria: EWWR (https://ewwr.eu/)