Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Iraileko Artikutzako bisita gidatuak
Irailaren 3an, 17an eta 23an
Irailean hiru bisita gidatu egingo ditugu Artikutzan:
- Irailaren 3an, Enobieta ibaiaren arroa. Artikutza auzotik abiatuta Enobieta ibaiaren ibilguan sartuko gara. Txangoaren bukaeran haginak ikusteko aukera izango dugu, gure mendietan urria den espeziea.
- Irailaren 17an, Ugaldeko presa. Ibilbide laua eta erosoa da, eta Donostia urez hornitzen zuen kanalaren gainean ibiliko gara.
- Azkenik, irailaren 23an, gaueko irteera ekinozioan. Ilunabarra baino lehen abiatuko gara Eskasetik, Bianditzeko lepora joateko, handik izarrak ikusi ahal izateko.