Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Iraileko bisita gidatuak Artikutzan

Irailaren 1ean, 8an eta 29an

Irailean hiru bisita gidatu egingo dira Artikutzan:

  • Irailaren 1ean, Artikutzako auzoa eta Ugaldeko presa. Ibilbide honetan Donostia urez hornitzen zuen kanalaren gainean ibiliko gara, eta funtzio horrekin lotutako hainbat instalazio ikusiko ditugu.
  • Irailaren 8an, Eskas, Elutsa eta Erroiarri. Bide honek Erroiarriko ur-jauzia ikusteko aukera eskainiko digu.
  • Azkenik, irailaren 29an, Mintegixar eta trenbide zaharra. Meatze-trenbide zaharraren trazadura hartzeaz gain, haginak ikusteko aukera izango dugu.

Informazio gehiago eta izen-ematea