Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Konfinamendua eta airearen kalitatea
Donostiako NO2 eta PM10 mailak aztertu dira
Martxoaren 14an ezarritako mugimenduen murrizketek hiriko airearen kalitatea aztertzeko aukera ematen dute, giza jarduera minimoko baldintzetan. Horrela, NO2 eta tamaina handieneko partikulen (PM10) mailak aztertu dira, hiri-inguruneetan ohikoenak diren kutsatzaileak direlako.
Zehazki, hirian dauden Eusko Jaurlaritzako Aire Kalitatearen Kontrolerako Sareko sei estazio ofizialen datuak aztertu dira: Añorga, Ategorrieta, Avda. Tolosa, Easo, Puio eta Zubieta.
Aztertutako denbora-tartea martxoaren 30etik apirilaren 12ra bitartekoa da. Aldi horretan, herritarren mugimenduak murriztu ziren oro har, eta funtsezko jarduera ekonomikoei eutsi zitzaien soilik.
Erreferentzia-mailak lortzeko, hau da, hiriak normaltasunez funtzionatzen zuen bitartean erregistratutakoak, aurreko 4 urteetako (2016-2019) batez bestekoak lortu dira tarte berean, Zubietan izan ezik, 2019an hasi baitzen funtzionatzen.
Lotura honetan kutsatzaile bakoitzaren emaitzak aurkezten ditugu.