Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Nola murriztu gure hondakinak itxialdian?

Ideia eta aholku erraz batzuk proposatzen ditugu.

Osasun-larrialdiko egoera dela eta, herritarroi dei egiten zaigu etxean geratzeko eta soilik ezinbestekoa denean ateratzeko. Testuinguru honetan, hondakinak murriztea komeni da, zaborra eramatera kalera gutxiagotan atera behar izateko. Horretarako, hainbat ideia eta aholku erraz proposatzen dizkizuegu. Itxialdia bukatzean, ohitura hauekin jarraitzen badugu, Ingurumenak eskertuko du.

Hauexek dira gure proposamenak:

Elikagaiak

- Erosi ontziratu gabeko fruita eta barazkiak, eta lehentasuna eman oinarrizko produktuak granelean etxean izateari.

- Ez erosi prestatutako janaririk, baizik eta aprobetxatu etxean egiteko zuen kroketak, jogurtak, gailetak, bizkotxoak eta abar. Begiratu interneten zenbat errezeta osasuntsu eta merke dauden, eta partekatu unea etxeko txikiekin!

Osasun/edertasun-produktuak

- Dutxatzean xanpu likidoaren ordez, erabili xaboi-pastilla solidoak.

- Etxean baldin badituzue, erabili oihalezko pixoihalak edota konpresak.

Garbiketa-produktuak

  • Lixiba uretan diluitutakoa, dirudienez, egungo produkturik onena!

Berrerabili, ahal den guztia! Esate baterako, plastikozko poteek haziak ereiteko edo landareen aldaxkak landatzeko balio dute (nahastu lurra kafe-hondar pixka batekin). Jogurt poteak eta kartoizko kaxak ere oso aproposak dira umeekin eskulanak egiteko.

Gainera, saiatu erosten zuen oinarrizko elikagaiak eta produktuak etxetik gertuago dauden denda txikietan. Gauzak horrela, joan-etorriak, jende-pilaketak eta ilarak saihestuko dituzue.