Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Donostiako Udalak Klima-larriadiaren Adierazpena onartu du

Berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioak murrizteko neurriak hartuko dira

Komunitate zientifikoak 2019an egiaztatu duenez, berotegi-efektua eragiten duten gasak oraingo eran isurtzen jarraitzen badu, erabat aldatuko da Lurreko sistema klimatikoa, Lurreko tenperatura asko igoko da eta izugarrizko ondorioak ekarriko ditu horrek izaki bizidun guztiontzat. Hori dela eta, dei egiten dio planeta osoari gas horien emisioak murrizteko planak bizkortzeko, bereziki ekonomikoki eta teknologikoki garatuenak diren eta nazioarteko gainerako erkidegoarentzat traktore eta eredu izan daitezkeen herrialdeetan.

Donostiako Udalak eta hiriak ez daukate komunitate zientifikoak egindako dei horretatik kanpora geratzerik; komunitate zientifikoak gizateriari gure planeta, gure etxea, zer larrialdi egoeratan dagoen adierazteko duen eginkizuna aintzakotzat hartu eta egin duen dei horretatik. Hala, zer erantzukizun dugun eta beste batzuen aldean askoz ere hobe gaudela ere kontuan izanik, komunitate zientifikoaren deia entzun eta konpromisoa hartzen dugu azkarrago hartuko ditugula berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioak murrizteko neurriak gure lurraldean. 2050erako Klima DSS Planean ezarritako helburuak eta jarduerak berrikusi egin behar dira, horiek betetzea aurreratzeko eta horretara bideratutako baliabide ekonomikoak handitzeko.

Larrialdi klimatikoa izatea adierazteak konpromiso politiko benetako eta lotesle batzuk betetzea eskatzen du, oraingoak baino askoz ere asmo handiagokoak, eta baita krisi honi aurre egiteko izan behar diren baliabideak jartzea ere. Ibilbide-orri lotesle bat, alegia, gauza izango dena: berotegi-efektuko gasen urteko murrizketa bermatzeko; erregai fosilak alde batera uzteko, energia guzti-guztia berriztagarria izatearen aldeko apustua egiteko; eta karbono-emisioen balantze garbia zerora ahalik azkarren murrizteko, IPCCren txosteneko jarraibideen ildoari segitu eta tenperatura globalen igoera 1,5 °Ctik ez pasatzeko. Larrialdi-egoerak, izan ere, beste era batera bideratzea eskatzen du gure Udalak eta gure hiriak dituen baliabideak, klima-krisiari eta hark dakartzan arazoei aurre egingo badiegu.

Adierazpena

Neurriak