Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Komunitate energetikoei buruzko tailerra
Azaroaren 28an, Okendo Kultur Etxean
Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak, Donostiako Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, Komunitate Energetikoak zer diren eta nola funtzionatzen duten ezagutzeko tailerra antolatuko du azaroaren 28an, 18:00etan, Okendoko kultur etxean.
Gero eta gehiago dira Komunitate Energetikoak sortzearen aldeko apustua egiten ari diren Gipuzkoako udalerriak, baina herritarrik gabe ez dago Komunitaterik eta hortaz ezinbestekoa da herritarrek argi izatea komunitate energetikoak zer diren eta nola funtzionatzen duten.
Tailer honen helburua da jada funtzionamenduan dauden mota desberdinetako Komunitate Energetikoei buruzko informazio osatua eta zehatzea ematea, herritarrek sistema energetikoan izan dezaketen eragin zuzena ulertu dezaten.
Izen-ematea
Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek azaroaren 23a baino lehen izena eman behar dute, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke: