Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Konpostak saria dakar

Etxe edo auzo konpostaje programetan parte hartzean pizgarri ekonomikoa jasotzen da

 

Etxean sortutako hondakin organikoei (sortutako guztien %40 inguru) balioa ematea da konpostajearen helburu nagusia. Honela, konposta lortzen dugu, lorategietan eta baratzetan oso baliagarria den ongarria. Aldi berean, zabortegira doazen hondakinak murrizten dira eta hondakinen kudeaketa zikloa ixten da.

Lursail txiki bat baduzu doan konpostagailua eskuratu eta lorategiko nahiz sukaldeko hondakinak bertan tratatu ditzakezu. Lur eremurik ez baduzu, aldiz, auzoetan taldean konposta egiteko prestatuta dauden guneak erabil ditzakezu. Egun auzo konposta egiteko 8 gune daude hirian: Añorga, Bera Bera, Bidebieta, Errotaburu, Igeldo, Martutene, Morlans eta Ulian.

Pizgarri ekonomikoa

Gainera, etxe edo auzo konposta programetan parte hartzeagatik pizgarri ekonomikoa jasoko duzu. 2019. urte osoan zehar etxean edo auzoan konposta egiteagatik, esaterako, 47,35 eta 28,41 euro jasoko lirateke hurrenez hurren.

2018. urtean zehar etxean konposta egiteagatik 797 erabiltzailek jaso zuten pizgarri ekonomikoa eta auzoan konposta egiteagatik ordea, 110 erabiltzailek. Ingurumen Zuzendaritzaren kalkuluen arabera, erabiltzaile horiek guztiek 490.238 kg materia organiko kudeatu zituzten eta 122.560 kg konpost sortu 2018 urtean.

Etxean edo auzoan konposta egin nahi baduzu idatzi ingurumena@donostia.eus helbidera edo deitu 943483390 zenbakira.

Informazio gehiago ikusi