Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Konposta egiten ikasteko tailerra
Izena emateko epea urriaren 4an bukatuko da
Gipuzkoako EHUren Campuseko “Campus Compost” egitasmoaren barruan konposta egiten ikasteko lantegia antolatu da.
Tailer honetan konposta egitea zer den, nola egiten den eta etxean ala auzoan konpostatzen hasteko zer behar den eta nola lortu ikasiko da. Azalpenak jasotzeaz gain, konposta egiteko prozesu osoa bizitzeko aukera izango da, konposta-ontzia muntatzen denetik egindako konposta ateratzen den arte.
Lantegi hauetan edozein pertsonak parte har dezake, ez soilik unibertsitateko ikasleek.
Tailerrak bi aukera eskaintzen ditu:
-
Prestakuntza teorikoa soilik: 2 ordu (Urriak 8 15:00etan).
-
Prestakuntza osoa: 25 ordu.
Izen ematea: irailaren 16tik urriaren 4ra, http://kirolak-app.adm.ehu.es/actividadesweb/ estekaren bidez edo aurrez aurre Gipuzkoako Campuseko Unibertsitate Hedakuntza eta Kirol Bulegoan (Zuzenbide Fakultateko beheko solairuan).
Egutegia: 2019ko urriaren 8tik abenduaren 10era.
Ordutegia: astearteetan 15:30etan lantaldea elkartu jarraipenerako. Eta astean behin taldean adostutako ordutegian, hornitze eta mantenu lanak.
Ordu kopurua: 25 ordu.
Prezioa: doan.
Hizkuntza: euskara.