Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Donostiako herritarrak konpostatzera animatzeko bideoa
Etxekonposta eta Auzokonposta programak ezagutarazteko

Bideoaren helburuak dira konpostajearen abantailak komunikatzea, bai ingurumenarentzat, bai konpostajea egiten duten pertsonentzat eta, halaber, Donostiako konpostajeari buruzko bi udal programak ezagutaraztea: "Etxekonposta" eta "Auzokonposta".
Donostiako Udalak herritarren konpostajea sustatzeko bi programa ditu:
- "Etxekonposta" edo etxeko konpostajea. Pertsona partikularrek lur pixka bat (baratza edo lorategia) dutenek etxe ondoan edo inguruan konpostagailu txiki bat dute, sukaldeetako nahiz lorategiko hondakin organikoak konpostatzeko.
- "Auzokonposta" edo komunitateko konpostajea. Herritarrek konpost-instalazioa partekatzen dute taldeka. Udalaren babesarekin, herritarrek konposta zaintzen eta konpost heldua hartzen laguntzen dute. Egun, Donostian konpostaje komunitarioa egiteko zazpi konpostaje-instalazioak daude hiriko hainbat auzotan: Aiete, Añorga Txiki, Ibaeta, Igeldo, Martutene, Morlans eta Ulia.
Programei buruzko informazio gehiago
2025/02/24an argitaratutako albistea