Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Maiatzeko Artikutzako bisita gidatuak
Maiatzaren 8an eta 29an egingo dira
Maiatzean bi bisita gidatu egingo dira Artikutzan:
- Maiatzaren 8an Altueta eta Goizaringo burdinola ezagutuko ditugu. Ibilbide honetan Artikutzaren mendebaldeko mugara hurbilduko gara, eta bidean zehar Artikutzan ageri diren zenbait interesezko elementu ezagutzeko aukera izango dugu: mairubaratzak, mugarri zaharrak, Goizaringo burdinola, eta abar. 12 kilometro inguruko ibilbidea da, zail samarra.
- Maiatzaren 29an anfibioen azterketa egingo dugu Enobieta errekan. Irteera honetan, Aranzadiko herpetologia ataleko kide batzuk izango ditugu bidelagun, beraz anfibioen mundua hobeto ezagutzeko aukera paregabea da. 6 kilometro inguruko ibilbide erraza da.
Informazio gehiago eta izen-ematea