Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Marruseko baratze publikoen deialdi berria

Izena emateko epea 2023ko urtarrilaren 22ra artekoa da

Donostiako Udalak lehiaketara atera ditu Marrus inguruko baratze publikoak. Baratzeak urtebeterako emango dira, 5 urtera arte luzatzeko moduarekin. Kupo hauek izango dira zozketatuko diren 88 baratzeetan:

• 3 baratze, gizarte laguntzako elkarteentzat

• 3 baratze, elbarritasunen bat duten pertsonentzat

• 8 baratze, 18 eta 30 urte bitarteko pertsonentzat

• 47 baratze, 31 eta 60 urte bitarteko pertsonentzat

• 27 baratze, 61 urte baino gehiagoko pertsonentzat

Publikoki jakinaraziko da oraingo baratzeak emateko zozketaren eguna, baina bigarren fasekoak prest izandakoan, oraingo zozketan itxaron-zerrendan geratutako pertsonei emango zaizkie haiek, lehen esandako kupoetan banatuta.

Baratze publikoak dira, txikienak ere 49 m² ditu eta instalazio komun batzuk ere bai: armairu batzuk dituen txabola, erremintak gordetzeko biltegia eta aska batzuk, baratzeetatik 30 metro baino gertuagora. Baratzea erabiltzeko prezio publikoa 60 euro izango da urtean, eta 100 euroren fidantza ere jarri beharko da. Esleipenaren epea bukatutakoan edo titularrak uko egin eta lursaila behar bezala dagoela ikusitakoan itzuliko da fidantza.
 

Eskabideak aurkezteko epea 2022ko abenduaren 16tik 2023ko urtarrilaren 22ra bitartekoa izango da, biak barne:


Deialdia

​​​​​​​
Kokapena