Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Martxoko Artikutzako bisita gidatuak

Martxoaren 12an eta 19an egingo dira

Martxoan bi bisita gidatu egingo dira Artikutzan:

  • Martxoaren 12an, Mintegixar eta trenbide zaharra. Egun horretan, Eskasetik abiatzen den ibilbide zirkularrean ibiltzea proposatzen dizuegu. Errepidetik 200 m jaitsiko gara eta eskuinetik hasten den bidea hartuko dugu. Mintegixar inguruan barneratuko gara, erreka ugarik zeharkatzen duten leku ilun batean, eta gero itzuliko gara meatze-trenbide zaharraren trazadura hartuta. 10 kilometro inguruko bidea da, zailtasun ertainekoa.
  • Martxoaren 19an, anfibioak eta narrastiak. Irteera honetan herpetologian (anfibiok eta narrastiak) aditua den batek lagunduko digu. Artikutzako auzotik abiatuko gara eta Enobietako presa gainera igoko gara, eta helburua anfibioei erreparatzea izango da. 6 kilometroko bide erraza da.

Informazio gehiago eta izen-ematea