Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Martxoaren 28an itzuliko da Donostiatruk bigarren eskuko azoka

Ohi bezala Tabakaleran egingo da, 10etatik 14etara

Datorren larunbatean, martxoaren 28an, Udaleko Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzak antolatzen duen bigarren eskuko Donostiatruk azoka egingo da Tabakalerako barruko plazan 10:00etatik 14:00etara. Bigarren eskuko azokak etxeko artikuluei beste erabilera bat eman nahi die, hondakin bihurtu aurretik. Gainera, horietatik onura ekonomikoren bat lor daiteke (arropa, liburuak, jostailuak, etab.), baita modu merkeagoan eskuratu ere.

Tailerra eta zozketa

Azokak irauten duen bitartean, ingurumenari buruzko sentsibilizazio- eta kontzientziazio-jarduerak egingo dira. Oraingo honetan, tailer bat egongo da naturarekiko eta landareekiko lotura bultzatzeko, baita etxeetan ditugun objektu komunen berrerabilpena ere sustatzeko. Halaber, plastikoen zein mikroplastikoen inpaktuei buruz sentsibilizatuko da. 

Halaber, erosketaren bat egiten dutenen artean bi lagunentzako bazkari edo afari bat zozkatuko da Antiguako Orburu jatetxe begetarianoan. 

Martxoko azokaren kartela

Donostiatruk azokari buruzko informazioa