Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Martxoaren 15ean, Donostiatruk bigarren eskuko azoka
Tabakaleran, 10etatik 14etara

Datorren larunbatean, martxoaren 15ean, Udaleko Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzak antolatzen duen bigarren eskuko Donostiatruk azoka egingo da Tabakalerako barruko plazan, 10:00etatik 14:00etara. Bigarren eskuko azokak etxeko artikuluei beste erabilera bat eman nahi die, hondakin bihurtu aurretik. Gainera, horietatik onura ekonomikoren bat lor daiteke (arropa, liburuak, jostailuak, etab.), baita modu merkeagoan eskuratu ere.
Azokan ingurumenari buruzko sentsibilizazio- eta kontzientziazio-jarduerak egingo dira, eta erosketaren bat egiten duten pertsonen artean bi lagunentzako bazkaria edo afaria zozkatuko da Antiguako Orburu jatetxe begetarianoan.
Donostiatruk online
Donostiatruk-ek sarean bere bertsioa du, norbanakoen artean bigarren eskuko objektuen erosketa/salmenta errazteko eta landareak dohaintzan eskaintzeko. Beraz, nahi baduzu bertan iragarkia jarri, objektuak saltzeko, igo hona.