Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Artikutzako bisita gidatuak martxoan
Martxoaren 3an, 17an eta 24an
Martxoan hiru bisita gidatu aurreikusita daude Artikutzan:
- Martxoaren 3an, Artikutzako auzoa eta Ugaldeko presa. Ibilbide erraz honetan Donostia urez hornitzen zuen kanalaren gainean ibiliko gara.
- Martxoaren 17an, Bianditz gaina. Zazpi kilometroko ibilbide honek ikuspegi paregabeaz gozatzeko aukera emango digu, eguraldia lagun, ia euskal kostaldea osoa ikusi ahal izango dugulako.
- Azkenik, martxoaren 24an, Mintegixar eta trenbide zaharra. Txango honetan 400 urte baino gehiagoko haginak ikusiko ditugu, eta populazio hori zaindu eta hobetzeko egin diren lanen berri emango dugu.