Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Donostiatruk merkatua otsailaren 22an itzuliko da Tabakalerara

10etatik 14etara, eraikinaren barruko plazan

Datorren larunbatean, otsailaren 22an, Udaleko Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzak antolatzen duen bigarren eskuko Donostiatruk azoka egingo da Tabakalerako barruko plazan 10:00etatik 14:00etara. Bigarren eskuko azokak etxeko artikuluei beste erabilera bat eman nahi die, hondakin bihurtu aurretik. Gainera, horietatik onura ekonomikoren bat lor daiteke (arropa, liburuak, jostailuak, etab.), baita modu merkeagoan eskuratu ere.

Azokan ingurumenari buruzko sentsibilizazio- eta kontzientziazio-jarduerak egiten dira. Eta, oraingo honetan, tailer bat egongo da azokara bertaratzen direnei zuzendutakoa, kartoiz eta erabilitako beste material batzuez egindako inauterietako maskarak pertsonalizatuak sor ditzaten. 

Halaber, erosketaren bat egiten duten pertsonen artean bi lagunentzako bazkaria edo afaria zozkatuko da Antiguako Orburu jatetxe begetarianoan. 

Zergatik berrerabili?

Etxeko produktuak berriro erabilita, euren balio-bizitza luzatu egiten da. Horrela, hondakin kopurua, produktuen ekoizpenak ingurumenean dituen eragin kaltegarriak, eta baliabideen kontsumoa gutxitu egiten dira. Era berean, berotegi-efektuko gasen isurketa ere murriztu egiten da. Gas horiek Lur planetaren berotzea eragiten dute, eta klima-aldaketa indartzen da.

Azken Donostiatruk azokan lortutako berrerabilerari esker ekidin zen 4 tona inguru CO2 atmosferara isurtzea.

Otsailaren 22ko kartela