Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Otsaileko Artikutzako bisita gidatuak
Otsailaren 12an, 19an eta 26an
Hiru bisita gidatu egingo dira otsailean Artikutzan:
- Otsailaren 12an, Artikutzako auzoa eta Ugaldeko presa: Artikutza uraren sinonimoa da, eta oraingo honetan uraren hornidurarekin lotutako azpiegitura zaharrenetako bat bisitatzea proposatzen dugu. Ibilbide laua eta erosoa da, 6 kilometro ingurukoa.
- Otsailaren 19an, Eskas eta Elutsa: bide honek Erroiarriko ur-jauzia ikusteko aukera eskeiniko digu eta izen bereko errekasto ederra. Zailtasun ertainekoa da, 9 kilometro ingurukoa.
- Azkenik, otsailaren 26an, burdinolen bidea egingo dugu: ibilbide honetan, Artikutzaren historiako industria-aldi garrantzitsuenaren xehetasunak eta ingurunean izan duen eragina ezagutuko ditugu. Elama eta Goizaringo burdinolen hondakinak bisitatuko ditugu, eta haien funtzionamendurako beharrezkoak ziren jarduerak ezagutuko ditugu. Zailtasun ertainekoa da, 8 kilometro ingurukoa.