Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Otsailaren 18an, Donostiatruk bigarren eskuko merkatua

Easo plazan, 10etatik 14etara

Inauterietako larunbatean, otsailaren 18an, Donostiatruk bigarren eskuko azoka Easo Plazan egingo da, 10:00etatik 14:00etara arte. Udaleko Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzak antolatutako azoka da, etxeko produktuei beste erabilera bat eman ahal izateko, hondakin bihurtu baino lehen.

Parte hartu eta gero, etxean dauden eta jada erabiltzen ez diren produktuetatik (arropa, liburuak, jostailuak eta abar) onura ekonomikoren bat ateratzeko aukera izango da, baita modu eskuragarriagoan erosteko ere.

Donostiatruk merkatuaen ohikoa denez, erosketaren bat egiten duten pertsonen artean, bi lagunentzako bazkari edo afari bat zozkatuko da Egiako Km0 jatetxe begano begetarianoan.

Zergatik berrerabili?

Etxeko produktuak berriro erabilita, euren balio-bizitza luzatu egiten da. Horrela, hondakin kopurua, produktuen ekoizpenak ingurumenean dituen eragin kaltegarriak, eta baliabideen kontsumoa gutxitu egiten dira. Era berean, berotegi-efektuko gasen isurketa ere murriztu egiten da. Gas horiek Lur planetaren berotzea eragiten dute, eta horregatik klima-aldaketaren eragina indartzen dute.