Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Soinu Giroa Hobetzeko 2024-2029 Ekintza Planaren hasierako onarpena
Jendaurrean jartzeko izapidean 2025eko urtarrilaren 13ra arte
Azaroaren 26an, hasiera batean, Donostiako Soinu Giroa Hobetzeko Ekintza Plana (2024-2029) onartu zen Tokiko Gobernu Batzordean. Dokumentu estrategikoa da, herritarrak kutsadura akustikoaren eraginpean gutxiago egoteko hiriak aurrera egin behar duen bidea markatzen duena, eta Zarataren Mapa Estrategikoen emaitzetan oinarrituta definitu da.
Gaur egun, Plan hau jendaurrean dago, eta bertan interesdunek ekarpenak egin ahal izango dituzte.
Iragarkia eta dokumentu osoa ikusteko sartu hemen.