Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Udalak bere eraikin eta monumentuen argiztapena itzaliko du martxoaren 27an

Ordubetez, Planetaren Ordua Munduko Egunarekin bat egiteko

Larunbatean, martxoak 27, Donostiak berriro itzaliko du bere eraikin eta monumentu nagusien argiztapen apaingarria, "Planetaren Ordua" mundu mailako ekimenarekin bat eginez. Ekimen horren helburua energia-kontsumoa murrizteko eta klima-aldaketaren aurkako borrokan laguntzeko beharraz kontzientziatzea da.

Horrela, 20:30etik 21:30era,

  • Udaletxeko eraikinaren argiztapena itzaliko da, eta hauek ere bai:
  • Goikoa jauregia,
  • Urgull mendia,
  • Santa Klara uhartea,
  • Miramar jauregia,
  • Kontxako badia,
  • Kursaal,
  • San Telmo museoa,
  • Santa Maria basilika,
  • San Bizente eliza,
  • San Inazio eliza...

Aurten, gainera, Ramon Labayen plazan dagoen Besarkada eskulturak ere bat egingo du ekimenarekin.
 

"Planetaren Ordua" WWF (World Wildlife Found) erakundearen ekimena da, eta 2007an hasi zuen bere ibilbidea. Donostiak ekimen honetan parte hartu du sortu zenetik, eta urtero atxikimendu berriak batzen ditu. Erakundearen helburua da mila milioi pertsona baino gehiago inplikatzea eta mundu osoko 172 herrialdetako 7.000 hiri mugiaraztea, klima-aldaketaren aurkako ekintzari eta energia-eraginkortasuna, energia berriztagarriak eta mugikortasun jasangarria sustatuko duten proiektuak eta programak abian jartzeari laguntza globala emateko.