Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Donostiak Planetaren Orduarekin bat egingo du

Larunbat honetan, martxoak 30, klima aldaketari aurre egiteko argiak itzaliko ditu

 

Planetaren Ordua World Wide Fund for Nature (WWF) erakundeak bultzatutako mundu mailako ekitaldia da, urtero martxoan egiten dena, eta administrazioei, familiei eta enpresei argiak eta beste gailu elektrikoak ordubetez itzaltzea eskatzen zaie. Ekintza sinboliko honekin, gizartea kontzientziatu nahi da klima aldaketa antropogenikoaren eta emisio kutsagarrien aurrean neurriak hartzeko, eta energia aurrezteko eta argi-kutsadura gutxitzeko.

Ekimen hau 2007an sortu zen Sidneyn, eta ordubetez argiak itzaltzeko keinu hori askoz haratago doa, eta etorkizun iraunkorra eraikitzeko etengabeko ahaleginaren sinboloa da. Gero eta gehiago gara ingurumenaren aldeko ekimenetara biltzen garen eta emisioak murrizteko neurriak hartzen ditugun udalerriak, eraginkortasun energetikoa, energia berriztagarriak eta mugikortasun iraunkorra sustatzen dituzten proiektuak eta programak abian jarriz.

2019ko Planetaren ordua:

Oraingo honetan, martxoaren 30eko 20:30ak eta 21:30ak bitartean izango da itzalaldia. Ordubetez itzaliko dira, besteak beste, hurrengo tokietako argiak: badia, uhartea, Urgull, Donostiako Udala, San Bizente, Artzain Ona, San Inazio eta Santa Maria elizak, eta San Telmo.

Donostiako herritarrak animatzen ditugu ekimen honekin bat egiteko ordubetez, baina, batez ere, egunero kontsumitzen dugun energia bakarrik behar duguna izan dadin. Guztion artean, klima-aldaketaren aurka borrokatu behar dugu, udalerriko emisioak gutxitzeko asmoarekin.