Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Plus 55 ingurumen sentsibilizazio tailerra

Irailaren 27an informazio hitzaldia egingo da Ernest Lluch Kulturgunean

Plus 55 udal programa Gizarte Ekintzaren Zuzendaritzaren programa bat da, Donostiako Udaleko Donostia Kultura eta Ingurumen Zuzendaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoen Sailarekin elkarlanean egiten dena, eta, programa horren barruan, ingurumen sentsibilizazioko lantegi bat egingo da, 2022ko urritik 2023ko maiatzera bitartean, tokiko ingurumen arazo nagusiak zein diren eta arazo horiek klima aldaketan nola eragiten duten ezagutarazteko.

Irailaren 27an, 11:00etan, informazio hitzaldi bat izango da Ernest Lluch Kultura-etxeko areto nagusian, lantegiaren helburuak eta programaren edukia azaltzeko.

Matrikula irailaren 28tik aurrera egingo da, eta informazio gehiago nahi izanez gero harremanetan jarri lehenago helbide elektroniko honekin: jramon_duarte@donostia.eus

Eranskin honetan 2022-2023 ikasturteko egitaraua zehaztuta dago, bai saio baita bisita/txangoena ere.