Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Donostiak bat egin du LIFE Urban Klima proiektuarekin, klima aldaketara egokitzeko.

Udalak 5 proiektu jarriko ditu abian.

 

19,8 milioi euroko aurrekontu batez (10,2 milioi EBrenak dira), 20 erakundek 40 proiektu abiatuko dituzte datozen sei urteotan lurraldea klima-aldaketak eragindako efektuei egokitzeko.

Eusko Jaurlaritzako Ihobe sozietate publikoak gidatzen duen KLIMA 2050 LIFE proiektu integratuak hainbat ekintza gauzatuko ditu kostaldean, ibaietako arroetan eta hiri-eremuetan.

Proiektuan parte hartzen dute Donostiako udalaz gain beste 7 udalerrik (Bilbo, Vitoria-Gasteiz, Bermeo, Bakio, Gernika-Lumo eta Zarautz), hiru aldundiek, bost zentro teknologikok eta Naturklima fundazioak.

 

Urban Klima 2050 Life proiektua Euskadiko klima-ekintzaren alorrean datozen urteetan gauzatuko den proiektu nagusitzat hartzen da, eta berari esker 19,8 miloi euro inbertituko dira zuzenean klima-ekintzetan. Zenbateko horren % 51 Europar Batasunak finantzatuko ditu.

Life honek Europar Batasunaren onarpena izateak balio handia du, zeren EBk gehienez proiektu bat ezartzen baitu deialdi, arlo eta herrialde bakoitzeko, eta, salbuespen gisa, nahiz eta Espainian Life integratu bat onartuta dagoen klima aldaketa arintzeko eta berari egokitzeko proiektu integratuen alorrean, hain zuzen ere Nafarroan, Europar Batasunak Euskadik aurkeztutako proposamena onartu du.

Proiektu garrantzitsu hau gauzatuko duen enpresa-partzuergoak 20 erakunde baino gehiago biltzen ditu. Horiek guztiek modu koordinatuan lan egingo dute ezarritako helburuak lortzeko. Enpresa horiek guztiek gaitasun eta esperientzia handia dituzte klima-aldaketaren aurkako borrokan; horren froga da 2025era arte alor horretan gauzatuko dituzten jarduerek ia 20 milioi euroko inbertsio globala bilduko dutela.

Donostiako Udalak 700.000 euro baino gehiagoko aurrekontua du ondorengo proiektuak garatzeko:

 

 

  • Udal larrialdi planen azterketa: alerta sistema integratzea.
  • Naturan oinarritutako soluzioak, eraginkortasuna, eta onurak.
  • Artikutzako urtegiko birlandaketa eta lawsoniana basoaren ordezkaketa.
  • Autokontsumorako eguzki instalazio fotovoltaikoak.
  • Errekatxulo errekaren birnaturalizazioa.