Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Udako bisita gidatuak Artikutzan
Uztailaren 14an eta 21ean eta abuztuaren 10ean
Hiru bisita gidatu egingo dira uda honetan Artikutzan:
- Uztailaren 14ean, Eskas, Elutsa eta Erroiarri. 9 kilometroko ibilbide honek Erroiarriko ur-jauzia ikusteko aukera eskainiko digu.
- Uztailaren 21ean, Ugaldeko presa. Ibilbide lau honetan, Donostia urez hornitzen zuen kanalaren gainean ibiliko gara.
- Azkenik, abuztuaren 10ean, Pertseidak. Bianditzeko tontorretik, eguraldia lagun, urte sasoi honetan dauden pertseidak ikusten saiatuko gara. Kasu honetan arratsaldeko 18:30ean geratuko gara, Eskasen.
Informazio gehiago eta izen-ematea