Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Uztaileko eta abuztuko bisita gidatuak Artikutzan

Uztailaren 9an eta abuztuaren 20an eta 27an

Uda honetan (uztailean eta abuztuan) hiru bisita gidatu egingo dira Artikutzan.

  • Uztailaren 9an, Eskasetik Bianditzeko tontorrera. Txango honetan, eguraldia lagun, ikuspegi paregabeaz gozatzeko aukera izango dugu, gailur horretatik Lapurditik Bizkairaino kostalde osoa eta Pirinioak ikusi ahal izango ditugulako. 7 kilometroko ibilbidea da, zailtasun erdikoa.
  • Abuztuaren 20an, Altueta eta Goizaringo burdinola. Txango honen helburua izango da Altueta mendira igotzea eta Goizaringo burdinolaren hondakinak ikustea. 12 kilometro ibilbidea da, egiteko zaila. 
  • Azkenik, abuztuaren 27an, Elamako meatze gunea eta burdinola. Txango honetan zehar, Artikutzaren historiako industria-aldi garrantzitsuenaren eta ingurunean izan duen eraginaren xehetasunak ezagutuko ditugu, Elamako burdinolaren hondakinak bisitatuta. 6 kilometro ibilbidea da, egiteko erraza. ADI: txango honen elkargunea Arriurdinetako harrobia izango da (Artikutzako hegoaldeko sarrera).

Informazio gehiago eta izen-ematea