Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Urriko bisita gidatuak Artikutzan
Urriaren 13an, 20an eta 27an
Urrian hiru bisita gidatu egingo dira Artikutzan:
- Urriaren 13an, Urdallue. Uneoro basopean egiten den ibilbidea da eta, bidean zehar, Artikutzako basoei, biodibertsitateari eta historiari buruzko azalpenak emango ditugu.
- Urriaren 20an, burdinolen bidea. Ibilbide honetan, Artikutzaren historiako industria-aldi garrantzitsuenaren xehetasunak eta ingurunean izan duen eragina ezagutuko ditugu, Elama eta Goizaringo burdinolen hondakinak bisitatuta. ADI: Irteera honetan abiapuntua Arriurdineta izango da, Artikutzako hegoaldeko sarrera.
- Azkenik, urriaren 27an, mikologia. Ibilbide erraz batean eta mikologian aditua den batek gidatuta, gure inguruan hazten den dibertsitate fungikoa ikusiko dugu, eta onddoen bizi-zikloari eta ekosistema batean betetzen duten funtzioari buruz ikasiko dugu
Informazio gehiago eta izen-ematea