Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Urtarrileko Artikutzako bisita gidatuak
Urtarrilaren 8an, 15ean eta 22an egingo dira
Urtarrilean hiru bisita gidatu egingo dira Artikutzan:
- Urtarrilaren 8an Enobietan ibaian zehar ibiliko gara, urtegi zaharrak hartzen zuen azaleratik. 10 kilometroko irteera izango da, zailtasun ertainekoa.
- Urtarrilaren 15ean Mintegixarrera hurbilduko gara, eta eremu horretako haginak ikusteko aukera izango dugu. 10 kilometroko bidea izango da, zailtasun ertainekoa ere.
- Azkenik, urtarrilaren 22an, Altuetara igoko gara eta Goizaringo burdinola bisitatuko dugu. 12 kilometroko ibilbidea izango da, eta zailtasun zailekoa.