Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Urtarrilaren 27an, Donostiatruk bigarren eskuko merkatua
Tabakaleran, 10etatik 14etara
Datorren larunbatean, urtarrilaren 27an, udal Osasun eta Ingurumeneko Zuzendaritzak antolatzen duen bigarren eskuko Donostiatruk azoka egingo da, Tabakalerako barruko plazan, 10etatik 14etara.
Bigarren eskuko azokak etxeko artikuluei beste erabilera bat eman nahi die, hondakin bihurtu aurretik. Gainera, horietatik onura ekonomikoren bat lor daiteke (arropa, liburuak, jostailuak...), baita modu merkeagoan eskuratu ere.
Ez da gordailu-salmentarik egongo
Denboraldi honetako aldaketen artean azpimarratzekoa da ingurumenari buruzko sentsibilizazio- eta kontzientziazio-jarduera bultzatuko direla, hala nola tailerrak, eta dagoeneko ez dela gordailu-salmentarik egingo. Bigarren eskuko objektu gutxi batzuk saldu nahi dituztenek Donostiatruk online erabil dezakete.