Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Uztaileko Artikutzako bisita gidatuak
Uztailaren 11n, 18an eta 25ean
Uztailean hiru bisita gidatu egongo dira Artikutzan honako egunotan:
- Uztailaren 11n Elama eta Goizaringo burdinolen hondakinak bisitatuko ditugu, eta haien funtzionamendurako beharrezkoak ziren jarduerak ezagutuko ditugu.
- Uztailaren 18an Mintegixar inguruan barneratuko gara, trenbide zaharraren bidetik.
- Uztailaren 25ean Artikutzan hasiko gara, ibaiaren ibilguari jarraituz. Donostia urez hornitzen zuen kanalaren gainean ibiliko gara, eta funtzio horrekin lotutako hainbat instalazio ikusiko ditugu.