Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Udalak 70 tranpa jarri ditu liztor beltzak (Vespa velutina) biodibertsitatean duen eragina murrizteko asmoz

2.118 erregina harrapatu dira aurten

 

2012. urtean liztor beltza Donostiara heldu zenetik, arazo larriak sortzen ari da bertako erleen (Apis mellifera) populazioan, eta, ondorioz, ingurumenean gure ekosistemaren oreka mehatxu pean jartzen duelarik.

Hori dela eta, martxoaren hasieratik apirilaren 30era arte, 70 tranpa jarri dira espezie horretako erreginak harrapatzeko, horiek etorkizunean eraikiko dituzten habiak (izan hasierakoak zein bigarrenak) ekiditeko eta erleen populaziorekiko duten eragina murrizteko.

Aurtengo kanpainan 2.118 erregina eta 1.754 langile harrapatu dira. Zenbaki horiek aurten eraikiko diren habien kopurua murriztuko dute.

Beraz, liztor beltzaren presentziaren puntuak hobeto aurkitzeko asmoarekin, herritarren kolaborazioa eskatzen da. Ez osasun publikoarentzat arriskutsua delako, baizik eta ingurumenarekiko eragina murriztu nahi delako. Izan ere, bere tamaina bertako kuruminoaren (Vespa Crabro) antzekoa da eta haren ziztada ez da beste edozein intsektu handirena baino larriagoa, nahiz eta gerta daitekeen pertsona oso alergikoa bada, sintoma horiek larriagoak izatea, bertako kuruminoekin edota beste intsektu askorekin gertatzen den erara.

Hori dela eta, garrantzitsua da hiritarrak lasaitzea eta, aldi berean, animatzea esku hartzera. Habia bat ikusiz gero Udaltzaingoarekin harremanetan jar zaitezke 092 telefonoan, habiaren kokalekua ahalik eta egokien zehaztuz.

Informazio gehiago