Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Plaka fotovoltaikoak jarriko dira zazpi udal eraikinetan

Bost ikastetxetan eta beste bi udal eraikinetan

Ingurumen Sailak eguzki-energia fotovoltaikoko plakak instalatuko ditu zazpi uda eraikinetan, autokontsumorako.

Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko 4/2019 Legeak 2030. urterako euskal administrazio publiko bakoitza behartzen du energia-kontsumoa % 35 murriztera eraikin guztietan, eta energia berriztagarriak aprobetxatzeko instalazio nahikoak izatera aipatutako administrazioaren kontsumoaren % 32 hornitzeko, aprobetxamendu termikoko zein elektrizitatea sortzeko sistemak barne.

Udalaren, Donostia Kulturaren eta Donostia Kirolaren kontsumo elektrikoak kontuan hartuta (Zuhaizti, Mons, Manteo eta Pio Baroja kiroldegiak barne), urtean 28 GWh inguru kontsumitzen dira; beraz, 2030erako 9,8 GWh aurreztea lortu beharko da, eta 5,82 Gwh sorkuntza berriztagarria.

2021eko eta 2022ko jarduerak


2021ean hainbat udal eraikinetan instalazio bat esleitu zen, hala nola Udaltzaingoaren eraikinean edo Manteo eta Pio Baroja kiroldegietan, eta laster gauzatuko da. 2022ko martxoan instalazio berri bat esleitu du Tokiko Gobernu Batzordeak beste zazpi udal eraikinetan: Zuhaizti Aldakoenea, Amara Berri Salaberria, Aiete Ikastetxea, Orixe Urgull eta Igeldo ikastetxeetan, Urdaneta udal eraikinean eta Igarako brigaden eraikinean.


Horrela, bi urte hauetan hiriko udal-eraikinetan instalatutako potentzia bikoiztu baino gehiago egingo da, eta jarritako 0,528 GW fotovoltaikotik 1,281 GW-ra pasatuko da. Gainera, zazpi instalazio fotovoltaiko berri horiek martxan jartzeak 247.000 kWh ekoiztea ekarriko du, eta 50 tona CO2 isurtzea saihesteko da.