Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Udalak zazpi instalazio fotovoltaiko jarriko ditu zenbait eraikinetan
Ikastetxeetan eta beste udal eraikinetan jarriko dira
Donostiako Udalak zenbait udal eraikinetan energia fotovoltaikoko zazpi talde instalatzea onartu du.
Zazpi instalazio fotovoltaikoak Zuhaizti Aldakonea Ikastetxean, Amara Berri Salaberria Ikastetxean, Aiete Ikastetxean, Urgulleko Orixe ikastolan, Igeldo Ikastetxean, Urdaneta eraikinean eta Igarako brigadetan jarriko dira.
Instalazio horiekin, urtean 247.698 kWh-ko energia-ekoizpena kalkulatzen da, 50.530 kg CO2 isurtzea saihestuko da, eta urteko fakturazio elektrikoan 40.776 € aurreztuko dira.
Plaka berri horiekin, datozen 25 urteetan, 1.306.000 € aurreztuko dira, elektrizitatearen prezioa urtean %2 igoko dela kontuan hartzen bada. Obrak egiteko 6 hilabeteko epea aurreikusi da, eta lizitazio-aurrekontua 330.384,07€-koa da, BEZa barne.