Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Hondartzen ISO 14001 eta EMAS ziurtagiriak
Hondartzen ISO 14001 eta EMAS ziurtagiriak
Udalaren hondartzetako zerbitzuen helburua da herritarrek hondartzak behar bezala erabili ahal izatea eta, aldi berean, erabilera horrek ingurumenean duen inpaktua murriztea. Hori horrela, hondartzetan gauzatzen diren jarduera eta lan guztiak ingurumena kudeatzeko sistema integratu batean sartzea erabaki zen.
Lehen GKE batek ematen zuen Bandera Urdina genuen, baina 2000tik aurrera ISO 14001 ziurtagiria eskatzea erabaki zen eta, 2003tik aurrera, baita EMAS erregistroa ere. Azken hori Europako Batzordeak ematen du, Eusko Jaurlaritzaren bitartez.
Donostiako hondartzen webgunean ikus daiteke hondartzetako ingurumena kudeatzeko sistemari buruzko informazio guztia.