Breadcrumb

Ezkerreko Bannerrak

Isuri Gutxiko Eremua - Jendaurreko informazioaren prozesua Eguzki energia -  ezagutu zure ahalmena JOKO GARBIA - Hondakinak eta kudeaketari buruzko informazioa Itsasos DONOSTIATRUK - Donostiako Udalak antolatzen duen bigarren eskuko azoka

Europako etiketa ekologikoa

Europako etiketa ekologikoa

Uliako gazte aterpetxea

Donostiako Udalaren mendeko Uliako gazte aterpetxea izan zen Europar Batasuneko etiketa ekologikoa jaso zuen Euskal Autonomia Erkidegoko lehen establezimendua turismo ostatuetako zerbitzuen kategorian. Hain zuzen, 2010ean lortu zuen, Eusko Jaurlaritzako Sailburuordetzaren eskutik.

Europako etiketa ekologiko horren bidez, Udalak abian jarritako ingurumen hobekuntzak aintzatesten dira, bai ekipamenduaren eraikuntza lanari dagokionez bai horren kudeaketari dagokionez. Hobekuntza horiek lotura dute energiaren kontsumoarekin, uraren kontsumoarekin, hondakinen prebentzioarekin, produktu kimikoen erabilerarekin, etab.

Ecolabel

 

  • Energia: instalazioan eguzki plakak daude, energia sortzeko eta ura berotzeko. Horrez gain, energia eraginkortasun handiko galdarak jarri dira.
    Argiari dagokionez, argi naturala ahalik eta gehiena aprobetxatzeko modua bilatu da, eta jarri diren lanparak kontsumo txikikoak dira.
  • Ura: uraren kontsumoa kontrolatzeko, emaria murrizteko gailuak jarri dira iturri guztietan, deskarga bikoitzeko gailuak andeletan eta tenporizadoreak dutxetan.
  • Hondakinak: nola taberna-jatetxean, hala logeletan hondakinak gaika biltzeko edukiontziak daude; hartara, langileek eta aterpekideek birziklatzen dute. Bildutako materia organikoarekin konposta egiten da, eta aterpetxeko lorategian bertan erabiltzen da. Pila kargagarriak eta toner birziklatuak erabiltzen dira.
  • Kontsumo iraunkorra: kontsumitzeko garaian, lehentasuna ematen zaie ingurumenean inpaktu txikiena eragiten duten produktuei. Esaterako, aterpetxean erabiltzen diren paperezko produktu guztiek (bulegoko papera, komuneko papera eta lehortzeko papera) etiketa ekologikoren baten irizpideak betetzen dituzte, baita sukaldea eta jantokia garbitzeko erabiltzen diren produktuek ere.
  • Taberna-jatetxea: sukaldeko zerbitzuan ingurumenarekin loturiko irizpide ugari hartu dira kontuan. Batetik, ez da banaka bilduta datorren produkturik, behin erabiltzeko baxerarik edo botilako urik erabiltzen, hondakinak murrizteko. Bestetik, tokiko elikagaien, nekazaritza ekologikoko produktuen eta bidezko merkataritzako produktuen erabilera sustatzen da.


Aterpetxearen ingurumen politika

Turismo ostatuei EBren etiketa ekologikoa emateko irizpideen azken bertsioa Batzordearen 2017/175 Erabakian (EB) dago jasota.