Breadcrumb
Igeldo-Mendizorrotz
Igeldo-Mendizorrotz
Igeldo-Mendizorrotz mendia Kantauri itsasoarekiko paraleloan hedatzen da, eta muga hauek ditu: hegoaldean, Bilbo-Behobia autobidea; ekialdean, Donostiako Kontxa; eta mendebaldean, Orio. Hirigintza presio handia jasan eta alderdi naturalenetan askotan suteak gertatu arren, ingurumenaren ikuspuntutik ahalmen handia eta balio handiko elementu ugari gordetzen ditu.
Habitaten barruan, elementu aipagarrienak hauek dira:
- Labarrak: garrantzitsuak dira arriskuan dauden espezieak eta intereseko habitatak babesteko, itsas ingurunearekiko mendekotasun handia baitute. Landaredi halokasmofitikoa dute, eta espezieak gazitasunera egokituta daude, bai eta substratu harritsuetara ere, zeina, kasu honetan, silizeoa baita, eta animalia espezie zehatzak bertan babesten dira.
- Kostaldeko txilardiak: itsaslabarren atzealdean daude kostalde osoan. Mendizorrotz mendiaren mendebaldeko muturraren inguruan, Schoenus nigricans belarkiaren padura txikiak eratzen dira, eta kostako habitat honen dibertsitatea areagotzen dute.
- Txilardiak-otadiak: Mendizorrotzeko inguru ekialdekoenetan; izan ere, eremu handia hartzen dute.
- Errekak Igeldo-Mendizorrotzen IPAR-MENDEBALDEAN: Natura Intereseko Eremu gisa katalogatuta daude Lurraldea Antolatzeko Gidalerroen arabera, eta honako hauek dira: Arkumetegi (Oriorekiko mugan) eta Egiluze; biak ere Hyla meridionalis zuhaitz igela kudeatzeko planean sartuta daude. Woodwardia radicans eta Stegnograma pozoi iratze paleotropikalak ere bertan daude.
- Haltzadiak Igeldo-Mendizorrotzen hego-ekialdean (Gaztandegi eta Barrenetxe): Igeldo-Mendizorrotz osoko haltzadi handienak dira.
- Baso autoktonoak: Txaltegiko hariztia nabarmentzen da, oso garrantzitsua delako faunaren eta floraren ikuspegitik. Ameztia (Quercus pyrenaica) da mendebaldeko landaredia, baina dauden baso gehienak gazteak dira.
- Hezeguneak: Egiluzeko esfagnala oso habitat kaltebera da, eta bertan landare komunitate berezi bat hazten da Sphagnum generoko goroldioekin, eta Drosera eta Pinguicula generoetako espezie karniboroak daude.
Faunari dagokionez, honako hauek aurkitzen ditugu Igeldo-Mendizorrotzen:
- Ornogabeak: udalerri osoko ornogabe dibertsitate handiena dago bertan.
- Ornodunak:
- Egilea: Xabier RubioHerpetoak: 8 anfibio espezie eta 11 narrasti espezie; hau da, Euskal Herrian ezagutzen direnen %50. Hegoaldeko zuhaitz igela nabarmentzen da, babestuta baitago eta interes handikoa baita; gainera, igel horren populazio bakarra leku honetan eta aldameneko Orio eta Usurbil herrietan sakabanatuta dago.
- Hegaztiak: 48 familiatako 138 hegazti erregistratu dira. Haietatik, 38 espezie Espezie Mehatxatuen EAEko Katalogoan sartuta daude, eta beste 66 Espezie Mehatxatuen Katalogo Nazionalean.
- Ugaztunak: 13 espezie aurkitu dira.
- Kiropteroak: N. leisleri eta Pipistrellus biak baino ez dira hauteman oraindik orain, baina lehenagoko ikerketek inguruan ehizan ziharduten gutxienez beste hiru espezie aipatu zituzten (AIHARTZA, 2001).