Breadcrumb

Konektibitate ekologikoa

Konektibitate ekologikoa

Aintzira baten argazkia

Prozesu horiek gertatu ahal izateko jarraitutasun fisikoaren beharra askotan eteten da lurraren erabileretan gertatutako aldaketaren ondoriozko degradazioak, hirigintza presioak eta herriak eta hiriak lotzen dituzten (errepideak, trenbideak, aireportuak…) eta gune horiei zerbitzua (urak arazteko eta edateko modukoak bihurtzeko plantak, hondakinak tratatzekoak, industria eremuak…) ematen dieten azpiegituren inpaktu izugarri handiak eraginda.

Garrantzitsua da kontuan hartzea jarduera sozioekonomikoak korridoreak ebaki eta konektagarritasun ekologikoa eteten duenean, eragindakoak ez direla bakarrik natura gune eta ekosistema baliotsuenen osotasuna bermatzen duten prozesuak, bai eta eremu horiek elkarrekin erlazionatzeko gaitasuna eta gizartearen beraren zati handi bat ere.

Ibaien, basoen, nekazaritza guneen, heskaien, larreen eta gainerako elementu naturalen jarraitutasuna sustatzean, lurralde oinarri bat sustatzen ari gara, elementu horien arteko erlazio askotarikoak eta konplexuak bideratzen dituena, bai eta paisaia eta gizartearekikoak ere, eta aukera eman dezakeena natura prozesuak kontserbatzeko bezala inguruan bizi diren pertsonengana hurbiltzeko ere.

Konektagarritasun ekologikoak espazio behar batzuk ditu, eta, gainera, ezaugarri desberdinak ditu espezie bakoitzaren arabera, baina korridore ekologiko on batek, egokienak, bertan dauden ia fauna eta flora espezie guztiak mugitzeko aukera ematen du.

Soro baten argazkiaKonektagarritasun ekologikoak funtsezkoa izan behar du natura gune babestuen kudeaketan, baina hiri kudeaketan ere kontuan hartu behar da, eta lurraldea antolatzeko tresnen barruan den bezala sartu.

Nazioartean, habitatak zatitzea eta haien arteko konexioa eragoztea biodibertsitaterako arrisku handienetakoa da, eta espezie asko desagerrarazten dituen arrazoietako bat; espezieak, ezaugarriei dagokienez habitat egokia izan arren, antzeko beste batzuetatik bereizita egon daitezke, gurutzatzeko aukerarik izan gabe, eta, beraz, batzuetan, desagertzeko bidean.

Horregatik, Europan, eremu babestuen europar sarearen, Natura 2000 Sarearen alderdi aipagarrienetako bat da premiazkoa duela sare bat izatea, eta ez bereizita dauden eremu batzuen multzo huts bat, pentsatzen baita inguru horien arteko konektagarritasuna ezinbestekoa dela babesa ona izateko.

Nazioan, autonomietan eta tokian-tokian ere hartzen da kontuan ikuspegi hori, baina zer egin handia dago arlo honetan, bereziki zaila baita gehien urbanizatutako eremuetan, eraikin eta/edo errepide zein trenbide garrantzitsuengatik.