Breadcrumb

Intro podcast

Donostia Zero Plastik

Plastikoa material arina, merkea eta oso erabilgarria da. Hala ere, hondakin bihurtzen denean, behar bezala kudeatzen ez bada, ingurumenean eta osasunean dituen ondorioak suntsitzaileak dira, deskonposatzeko hamarkada eta ehunka urte behar izaten baititu. Arazoa da plastikozko produktu gehienak minutu gutxi batzuetan erabiltzen direla, nahiz eta ehunka urte irauteko diseinatuta dauden materialekin eginda dauden.

Donostia Zero Plastik kanpainaren helburua da erabilera bakarreko plastikoen erabilera murriztea eta hirian plastikoaren birziklatze-portzentajea areagotzea.

Ondorengo podcastetan, plastikozko produktuei lotutako arazoei buruzko informazioa eta hondakin plastikoak murrizten laguntzeko ideiak aurki daitezke.

Eduki publikatzailea

Podcast img
Arrantza fantasmaren arriskuak

Itsasoan dauden hondakinen % 27 utzitako arrantza arteak dira. Arrantza sareek hainbat hamarkada behar dituzte deskonposatzeko, eta bitartean, zer harrapatzen duten bereizi gabe, arrantzatzen jarraitzen dute.

Podcast img
Zigarrokinak lurrera bota? Ezta pentsatu ere!

Zigarrokinak, gozokietako plastikoak, musukoak... hondakin arinak dira eta, lurrera botaz gero, seguru asko itsasoan amaituko dira.

Podcast img
Botilako ura? Hobe txorrotatik edatea

Botilako ura, funtsean, iturri bat irekitzean lortzen dugun produktu bera da. Hala ere, batak eta besteak ingurumenean eta hiriko giroan duten eragina oso desberdina da

Podcast img
Itsasoan amaitzen diren ehun-mikrozuntzak

Ehun artifizialekin egindako arropak mikrozuntzak askatzen ditu garbigailuan. Hauek itsasora joaten dira, kate trofikoan sartzen dira eta gure urdailetan amaitzen dira.

Podcast img
Zero hondakin komunetik

Hemen hasten da itsasoa... Hondakin plastikoak komunetik botatzeak kutsadura eragiten du itsasoan eta hodietan buxatze ikaragarriak sortzen ditu. Ez elikatu kloaken munstroa.

Podcast img
Erabilera bakarreko plastikoak, oso kaltegarriak itsasorako

Itsasoan dauden hondakinen %80 plastikoak dira, eta horien erdiak erabilera bakarreko plastikoak dira: minutu batzuetan erabiltzen ditugu, eta hamarkadak behar dituzte desagertzeko.