Hitzordu zerbitzua
Aldez aurreko hitzordua eskatzea gomendatzen dizugu.
Hitzorduarekin ez duzu ilararik itxaron beharko eta arreta eraginkorragoa eman ahal izango dizugu.
Aldez aurretik zure beharra ezagutuz, lagun zaitzakegu dokumentazioa prestatzen eta konponbide egokiena aukeratzen.
Gogoratu:
- Pertsona bakoitzak eguneko 4 hitzordu eska dezake.
- Hitzordua ez baduzu erabili behar, ezeztatu mesedez.
- Errolda ziurtagiriak: banakakoak autotramitazio-makinetan inprimatu, Nire karpeta atalean deskargatu edo telefonoz eska daitezke (010). Banakakoak ez direnak Udalinfo bulegoetan eskuratu behar dira (behar den dokumentazioa ikusi).