Garapenerako Lankidetzako dirulaguntzak
Intereseko informazioa
Dirulaguntzen deialdia
Udaletik urtero bultzatzen dugu diru-laguntzen deialdia, gizarte-eraldaketarako eta pobreziaren aurkako epe luzeko prozesuak laguntzen dituzten jarduera eta proiektuak babesteko.
Nork eska ditzake
Diru-laguntza hauek jaso ditzakete legez eratutako irabazi-asmorik gabeko elkarte eta erakundeek, egoitza edo ordezkaritza eta jardun-eremua Donostian dutenek.
Zertarako eska daitezke
-
Garapenerako ekimenak bultzatzeko, GGKEen eta Hegoaldeko mugimendu sozial eta herrikoien eskaera zuzenei erantzunez, Giza Garapen Iraunkorraren eta Endogenoaren paradigman kokatutako gizarte-eraldaketako eta pobreziaren aurkako borrokako epe luzeko prozesuak lagun ditzaten eta Planaren zeharkako printzipioak bat etor daitezen.
-
Prozesuak eta proiektuak sustatzeko, baldin eta horien helburua bada giza eskubideak, partaidetza, komunitateen indartzea, genero ekitatea, elikadura burujabetza eta kontsumo kontziente eta arduratsua sustatzea eta bermatzea.