Plan Orokorra
Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) Donostiako lurraldea antolatzeko eta planifikatzeko tresna nagusia da.
2021ean, herritarren partaidetza-prozesu bat abiatu zen HAPOaren berrikuspena definitzen hasteko.
Donostiako Plan Orokor berriaren faseak
HAPOren berrikuspena prozesu luze eta konplexu batean datza, eta hainbat fase ditu behin betiko onartu arte.
1. fasea – Informazioa eta diagnostikoa (2022)
Jarduketa ildoak
- hiriaren eta bere ingurune naturalaren ahuleziak eta indarguneak, mehatxuak eta potentzialtasunak detektatzeko dokumentua, ondoren erronkak proposatzeko eta horiei aurre egiteko estrategiak planteatzen hasteko
- aurrez aurreko informazio-saioekin eta herritarren ekarpenak jasotzearekin – online eta aurrez aurre –
- lehen ondorio orokorren eta dokumentu horietan jasotako ekarpenen eraginaren berri eman da
Prozesuaren abiapuntua
Martxoa
-
prozesuaren onarpena, prozesuaren zergatia eta ibilbide teknikoa, administratiboa eta parte-hartzailea jakinaraztea
-
prestakuntza-pilula. Zer galdetzen du hirigintzak/plangintzak garai hauetan?
-
irizpide orokorrei buruzko lehen ekarpenak jasotzea
Martxoa - maiatza
-
prestakuntza-saioa
-
133. artikuluaren aurretiko kontsulta
-
kontsulta/inkesta telematikoa
-
mahai sektorialak
Apirila - abuztua
Bildutako informazioa aztertu eta diagnostikoaren emaitzak eta lehen esparru-ondorioak lantzen dira.
Ondoren, emaitzen berri emango da, baita herritarren ekarpenek dokumentuetan izan duten eraginaren berri ere.
2. fasea - Aurrerapena (2024ko otsaila)
Plan Orokorraren diagnostikoa aurkezten da, proposamen eta lehen aukerekin.
Diagnostikoa gure hiriburua eraikitzen duten alor desberdinen azterketen eta analisien batura da, zazpi gaitan laburbildua (etxebizitza, ondarea, mugikortasuna,...), herritarrek herritarren parte-hartzean egin dituzten ekarpenak kontuan hartuz.
Diagnostikoa aurkezteko etapa berri bat hasiten da, auzoetan egindako bilera irekiekin eta online galdetegiekin, bere ideiak eta gogoetak helaraz diezazkigun.
3. fasea – Jendaurrean jartzea (aurrerapena) + irizpideak eta helburuak
HAPO aurrerakina eta jendaurrean jartzean jasotako informazioarekin, Udalak irizpide eta helburuak hartuko/ezarriko ditu, plan orokorraren hasierako onespena emateko dokumentua idazteko.