Irabazi-asmorik gabeko elkarteentzako laguntzak
Intereseko informazioa
Dirulaguntzen deialdia
Udaletik urtero dirulaguntzen deialdia sustatzen dugu irabazi-asmorik gabeko erakunde eta elkarteentzat, Donostiako Euskara Plan Orokorrean jasotako jarduera estrategikoak garatzeko helburuarekin.
Nork eska ditzake
Dirulaguntza hauek legez eratutako irabazi-asmorik gabeko elkarte eta entitateek jasotzeko aukera dute, betiere egoitza edo ordezkaritza eta jarduketa eremua Donostian izanik.
Zertarako eska daitezke
Ematen ditugun dirulaguntzek 3 deialdi izango dituzte:
-
Auzoetako plan integralak: euskara batzordeen plan integralak garatzeko. Auzoaren diagnostikoa egiten da eta lehentasunak ezartzen dira.
-
Jarduera zehatzak: euskararen normalizazioa helburu duten proiektu zehatzak egingo dituzten erakundeentzat.
-
Gau Beltzeko eta Euskararen Eguneko egitarauak: plan integrala aurkeztu ez duten auzoetan Euskararen Eguneko eta Gau Beltzeko egitaraua garatzeko.