Euskara Zerbitzua
Nor gara
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren zeregin nagusia da euskararen erabileraren normalizazio prozesua bultzatzea, erabat berreskuratu eta hirian eta bertako administrazioan normaltasunez erabili ahal izateko.
Udalaren helburu nagusiak honako hauek dira:
- Herritarren hizkuntza-eskubideak errespetatzen direla bermatzea eta erreferente izatea langileentzat eta arduradun politikoentzat, euskara zerbitzu- eta lan-hizkuntza gisa erabil dezaten.
- Herritarrei euskara ikasteko erraztasunak ematea eta euskararen erabilera sustatzea hiriko hainbat eremutan: familia-ingurunean, aisialdian, zerbitzuen sektorean, hizkuntza-paisaian, lan-munduan, ...
Zer egiten dugu
- Euskara ikasteko eta praktikatzeko dirulaguntzak eta bitartekoak eskaini donostiarrei.
- Herritarren artean euskararen erabilera sustatzeko programak garatu.
- Euskararen aldeko motibazio eta sentsibilizazio lanak egin.
- Bi hizkuntza ofizialen arteko ahozko eta idatzizko itzulpen-zerbitzuak eskaini.
- Aholku eman hizkuntza ofizialen kudeaketa eta erabilera egokia izan dadin.
- Laguntza eman hirian euskararen erabilera normalizatzeko jarduerak egin daitezen.
Nola gaude antolatuta
Pertsonak, Ekonomia eta Aurrekontu kudeaketa eta Euskarako Ordezkaritza: Kerman Orbegozo Uribe
Zuzendaritza: Edurne Otamendi Garmendia
Gure zerbitzuak eta programak
Gure planak eta proiektuak
Gure partaidetza beste entitate batzuetan
-
Batzorde honen helburua da lankidetza areagotzea hizkuntza-normalizazioarekin lotutako jarduerak egiten dituzten euskal sektore publikoko erakundeen artean.
-
Ezagutza soziolinguistikoa sortzea eta kudeatzea du helburu, euskara biziberritzeko prozesuaren beharrei erantzuteko.
Gure txostenak eta argitalpenak
Donostiako euskararen historiari buruzkoak
Kontaktuko datuak
Konstituzio plaza, 2, behea
20003 Donostia
Telefonoa: 943 483 750
Helbide elektronikoa: udala_euskara@donostia.eus
Arreta-ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera: 09:00 - 14:00