Gu ere antzezle

10-12 urte bitarteko ikasleen ahozkotasuna landu eta euskararen erabilera sustatzeko egitasmoa da, antzerkia ardatz hartuta. Eskola orduetan egiten da, ikasturtearen lehendabiziko hiru-hilabetean, urritik abendura (urtarriletik aurrera programarekin jarraitzeko aukera eskaintzen zaie ikastetxeei). Programaren ezaugarri pedagogikoak direla eta, beste zenbait arlo lantzeko aukera ematen du: gaitasun artistikoa eta sormena, abilezia sozialak, genero berdintasuna eta abar.