Hizkuntz ohiturak eta euskararen transmisioa
Euskara familian transmititzea giltzarria da. Etxeko hizkuntz ohiturek baldintzatuko dute haurren hizkuntz gaitasuna eta erabilera. Gurasoen hizkuntz ohituren gaineko aholkuak jasotzen dira ondoko hiru bideotan, familia tipologia kontuan hartuta:
- Gurasoetako batek euskaraz badaki
- Bi gurasoek ez dakite euskaraz
- Bi gurasoek euskaraz dakite
Guraso batek euskaraz daki
Bi gurasoek euskaraz dakite
Bi gurasoek ez dakite euskaraz
Hitzaldiak eta tailerrak
Haurrek eskolan gutxienez hiru hizkuntzarekin izango dituzte harremanak: euskara, gaztelania eta ingelesa. Guraso askok haurren elebitasunari buruz hainbat kezka eta zalantza izan ohi dituzte (gaztelania ondo ikasiko dute?, nola lagundu elebidun izaten?, nola lagundu eskolako lanekin euskara ez badakite, …) eta horiek argitzeko asmoz guraso euskaldunentzako nahiz erdaldunentzako hitzaldiak nahiz tailerrak antolatzeko laguntza eskaintzen die Euskara Zerbitzuak ikastetxeei eta guraso elkarteei.