Oporretan Euskaraz

Euskararen erabilera sustatzeko antolatzen den udaleku irekia.

Udaleku hauetan, askotariko jarduerak egiten dituzte haurrek: hondartzako jarduerak; parke eta lorategietako jolasak; euria ari duenean, tailerrak, antzerkiak eta lehiaketak; edota ingurugiroa lantzeko ekintzak.

Donostian bestelako ekimenak ezagutu eta bertan parte hartzeko aukera ere izaten dute, esate baterako, Jazzaldian, Pilota Eskolan, San Telmo Museoan...

Zozketaren emaitzak

Kontsultatu Oporretan Euskaraz udalekuetako zozketaren emaitzak.

Intereseko informazioa

Plazak bete arte, itxaron zerrendaren kudeaketa horrela egingo da:

  • Arau orokor bezala, lehenengo egongo dira zozketan plaza lortu ez dutenak, zozketan ateratako zenbakiaren hurrenkeraren arabera. Ondoren, Donostian erroldatuta ez egon arren, Donostiako ikastetxeren batean eskolatutako haurrek izango dute aukera.
     
  • Oporretan Euskaraz jardueraren plaza bakoitzak bere ezaugarri zehatzak ditu: elkargunea, adina, izen-emate orriko taldekide kopurua, eta, hala dagokionean, laguntzako begiralea.

    Libre geratzen diren plazak emateko, bat etorri beharko dute libratu den plazaren eta zain dagoen plaza-eskaerak dauzkan ezaugarriek (1. edo 2. aukerako elkargunea, adina, izen-emate orriko taldekide kopurua, eta, hala dagokionean, laguntzako begiralea). Libre geratzen den plaza honakoari eskainiko zaio: itxaron zerrendan egonik, ezaugarri berdinak dituen lehenengo plaza-eskaerari. Zerrendan lehen postua edukitzeak ez du bermatuko libratutako plaza eskuratzea beraz. 
     
  • Eskatzaileak Euskara Zerbitzuaren eskaintza-deia jasotzean onartu beharko du plaza hori. Ez badago interesatua, ezaugarri berdineko plaza-eskaera egin duen hurrengoari egingo zaio eskaintza.
     
  • Libre geratzen diren plazak noiz eskainiko diren: Plaza daukan pertsonak egokitu zaion plaza ez duela erabiliko jakinarazten duenean. Beraz, Euskara Zerbitzuak ez du aurrez finkatuko libre geratzen diren plazak eskaintzeko egunik.

  • Zozketaren emaitzak hemen ikusi.
  • Plazak zozketa publiko bidez emango dira maiatzean, Euskara Zerbitzuan (urte bakoitzean, dagokion eguna eta ordua argitaratzen dira).
  • 2026ko jardueraren datak: uztailaren 6tik 30era. 
  • Izen-ematea: itxita. 
  • Izen-ematea berrikusteko data: itxita.
  • Oporretan Euskaraz 2026 parte-hartzaileen adina: 2015 eta 2021 urteen artean jaiotakoak, biak barne. Salbuespen gisa, 12 urtekoek parte hartu ahal izango dute, ikasmailaren bat errepikatu badute. Donostian erroldatutakoek dute lehentasuna. 
  • Ordutegia: 09:00-13:30. Zaintza zerbitzua egongo da, izen-emate orria eskatzen duten familientzat, 08:30etik 09:00etara. 

Oharra: izena banaka edo taldean eman daiteke, baina zozketan taldea sartzen da. Hau da, talde osoak lortzen du plaza edo talde osoa geratzen da plazarik gabe.

  • Aiete - Aiete ikastetxea, Arostegi kalea, 1
  • Altza - Altza Herri ikastetxea, Txapinene, 21
  • Amara - Amara Berri ikastetxea, Salaberria kalea
  • Antigua - Jakintza Ikastetxea, Erregezaintza kalea, 12
  • Gros-Ategorrieta - Zuhaizti-Ategorrietaikastetxea, Atarizar Kalea, 22
  • Loiolako Erriberak - Loiola, Ikasbide ikastetxea, Pablo Gorosabel, 1
  • Parte Zaharra - Orixe Zuloaga, San Bizente kalea, 2
  • Bidebieta - Mendiola ikastetxea, Serapio Mujika, 16. 2025-26 ikasturtean iritsi eta euskararen ezagutza-maila apala duten haurrentzat (LH1-5).
  • Kuota arrunta: 164,06 €
  • Familia ugariak / guraso bakarrekoak: % 75 (123,04 €)
  • Familia ugari / guraso bakar berezia: % 50 (82,03 €)
  • Gizarte-laguntza duten familiak: % 10a (16,40 €)

Egoerak egiaztatzeko familia liburuaren kopia edo dagokion egoera egiaztatzen dituzten dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Erlazionatutako dokumentuak