Prebentzio-programa
Prebentzio programa bat da, haurren, nerabeen eta haien familien zailtasunak eta beharrak garaiz detektatzen eta esku hartzen laguntzen duena, haien ongizate emozionala eta segurtasuna zaintzeko.
Zein da programaren helburua
- Profesionalak prestatzea, zuzenean detektatzeko eta esku hartzeko.
- Haurrak eta nerabeak dauden ohiko lekuetan, hala nola eskolan edo familian, detektatzea eta goiz jardutea.
- Erakundeen arteko erantzukizun-akordio bat sortzea, elkarrekin lan egiteko.
Norentzat da
0-18 urteko seme-alabak dituzten familientzat, hazkuntzan zailtasunak badituzte.
Programa bitartekari hauekin gauzatzen da:
- Ikastetxeak
- Haurreskolak
- Haurtxoko eta Gaztelekuen sarea
- Osasun-zentroak
- Kirol-eremua
- Udaltzaingoa
Komunitateko profesionalek goiz detektatzeko eta esku hartzeko prestakuntza jasotzen dute, zailtasunak hobetu eta minimizatzeari begira, helburu horretarako hazkuntza positiboa eta tratu ona erabiliz.
Nola parte har dezaket
Programan parte hartzeko, beharrezkoa da unitate teknikoaren gomendioa.