Sexu eta genero aniztasuna

Programa honen helburua hirian LGTBI+ pertsonen benetako errespetua, ikusgarritasuna eta berdintasuna sustatzea da.

Sentsibilizazio- eta prestakuntza-ekintzak, sexu-orientazioagatiko, identitateagatiko edo genero-adierazpenagatiko diskriminazioari aurre egiteko.
cartel lgtbi fobia

Donostiako LGTBI+ errealitateen gaineko txostena

Donostiako Udalak hiriko LGTBI+ errealitateei buruzko txostena aurkeztu du, Donostian bizi diren LGTBI+ pertsonen esperientziak, premiak eta diskriminazio-egoera posibleak hobeto ezagutzeko.

Ikerketak hainbat informazio-iturri konbinatzen ditu:

  • kolektibo horretako pertsonei zuzendutako online inkesta,
  • elkarrizketak LGTBI+ eremuko adituekin eta ordezkariekin,
  • elkarrizketak profil bateko eta besteko pertsonekin eta udal-arduradunekin,
  • bai eta parte hartzeko saio bat ere, tokiko elkarteekin egindakoa

301 inkesta jaso ziren, eta horietatik 254 erantzun baliozkotu ziren. 

  • Parte-hartzaileen % 49k gizona zela adierazi zuen,
  • % 35ek emakumea eta
  • % 13k queerra.

 Sexu-orientazioari dagokionez,

  • % 46k gay gisa definitu zuen bere burua,
  • % 22k bisexual gisa,
  • % 21ek lesbiana gisa 
  • % 14k ez-bitar gisa.

Txostenak hainbat alderdi aztertzen ditu, hala nola: 

  • lan- eta ekonomia-egoera, 
  • ikasketa-maila, 
  • jatorria eta LGTBI+ pertsonek bizi dituzten errealitateak.

Arlo hauekin lotutako diskriminazio-esperientziak eta premiak ere jasotzen ditu: espazio publikoa, aisia, hezkuntza, enplegua, osasuna, segurtasuna, gizarte-zerbitzuak, kultura eta kirola.

Azterlana Zaira García Dafontek egin zuen.

LGTBI+fobiaren intzidentziei buruzko txostenak

2021az geroztik, Donostiako Udalak urteko txosten bat egiten du, LGTBI+ kolektiboko pertsonen aurka erregistratutako diskriminazio-intzidentziak eta -egoerak jasotzeko.

Txostenaren helburua da kolektiboari eragiten dioten diskriminazio-moduak hobeto ezagutzea eta epe ertain eta luzera izan daitezkeen joerak detektatzea.

Informazio horri esker, politika publiko inklusiboagoak bultza daitezke, sexu- eta genero-aniztasunarekiko errespetua sustatzen dutenak eta pertsona guztien aukera-berdintasuna bermatzen dutenak, bakoitzaren sexu-orientazioa, identitatea edo genero-adierazpena edozein dela ere.

Txostenak Sorginlore Gizarte Elkartearen laguntzarekin egin dira.