Giza Eskubideen Programak

  • Programak

    Bakearen Etxean memoria historikoa berreskuratzeko lan egiten dugu, egia, justizia eta biktimei ordaina emanez eta kaltea ez errepikatuz.
    Terrorismoaren eta indarkeriaren biktimen memoria, egiarako eskubidea, justizia, erreparazio morala eta duintasuna babesteko konpromiso irmoa mantentzen dugu.
  • Artea eta Giza Eskubideak ekitaldia antolatzen da haur eta gazteek elkartasuna, desberdinerarekiko errespetua eta lankidetza bultzatzen dituzten balioei eta jarrerei buruz hausnar dezaten.
  • Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia finkatu da dagoeneko hiriko kultura-ekitaldi garrantzitsuen artean, bere helburu nagusia ezertan ere desitxuratu gabe; izan ere, irudiaren eta eztabaidaren bitartez, gizadiaren erronka handiei buruzko ikuspuntu kritiko, plural eta konprometitua eman nahi du, bai eta balioak zabaldu ere.

    Nazioarteko egunak

  • Donostiako Udala eta Gay, Lesbiana, Transexual, Intersexual, Queers eta Bisexualen mugimenduaren ordezkariak diren zeinbat elkarte urte asko daramatzate lan egiten kolektibo honen eskubideak onartu izan daitezen. Hau da, duintasuna, berdintasuna eta sexuafektibitatea garatzeko nahiz orientazio sexualean eta nortasun transexualean oinarritutako gizarte eta lege bazterketari amaiera emateko. 

    Urtero abenduaren 10ean Nazio Batuek 1948an Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala onartu zutela oroitzen da. Udalak elkarteekin batera egiten du lan, giza eskubideen alde borrokatzen jarraitu beharraz guztiok sentsibilizatzeko helburuarekin.
    Ekitaldi instituzionala urtarrilaren 27an ospatzen da, Auschwitz-Birkenauko nazien kontzentrazio- eta sarraski-esparruko tropa sobietarrek 1945ean askatu zutela ospatzeko.

    Azaroaren 20an Haurtzaroaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, haurren eskubideak onartu zituen 1989ko konbentzioa oroitzeko.

    Urtero, abenduaren 1an, hainbat jarduera antolatzen dira herritarrei IHESaren arazoei buruz informatzeko, sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko nahiz HIESak eragindakoei elkartasuna adierazteko